Ofertas de empleo / 21021 ZUZENDARI NAGUSIA

BADALAB
27/09/2021
Gipuzkoa

21021 ZUZENDARI NAGUSIA

Zuzendari Nagusi baten bila ari gara BADALAB, Hizkuntza Berrikuntzako Laborategirako. Pertsona honi partzuergoaren administrazioa eta zuzendaritza exekutiboa dagozkio, baita funtzionamendu operatiboaren erantzukizuna eta jardun-arloen eta langileen zuzendaritza ere, Gobernu Batzordearen eta Batzorde Betearazlearen jarraibideen arabera jardunez. Zuzendaritza Nagusiak, Estatutuen arabera, honako eginkizun nagusi hauei erantzun beharko die: - Partzuergoaren jardun-eremuak zuzentzea, eta Partzuergoaren nahiz lantaldearen burua izatea. - Kontratazio-organoaren eginkizuna betetzea, sektore publikoko kontratuei buruzko legeriarekin bat etorriz. - Jarduera eta zerbitzu-programak ezartzea. - Berrikuntza eta eraldaketa-politikak diseinatu eta gauzatzea, bai barne-eremuan, bai Partzuergoak kanpokoekin dituen harremanetan. - Partzuergoaren jardueraren eta helburuen planifikazioa, jarraipena eta koordinazioa egitea, Batzorde Betearazlearen laguntzarekin. Bilatzen dugu pertsona bat bere ibilbide profesionalean berrikuntza, gizarte-eraldaketa, adimen kolektiboa edota ikuspegi estrategikoa landu dituena; aldi berean lidergo partekatua eraikitzeko gaitasuna, taldeak koordinatzekoa, negoziatzekoa edo komunikatzekoa baloratuko zaizkio. Laborategiak euskaraz funtzionatuko duenez, hizkuntza honetan gaitasun funtzional osoa erakutsi beharko du; gaztelaniaz eta ingelesez, gutxienez gaitasun ertaina; eta frantsesaren ezagutza ere baloratuko da.

Sector

Sector público y ONGs

Área de empresa

Alta Dirección

Estudios

Tituluei dagokienean, unibertsitate-titulua eskatzen da eta titulu osagarriak baloratuko dira, lehentasunez humanitate digitalak, teknologia eta teknika.

Experiencia

Más de 5 años

Idiomas

Español Medio (B2)

Inglés Medio (B2)

Euskera Alto (C1)

Configuración de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para obtener datos estadísticos de la navegación de nuestros usuarios y mejorar nuestros servicios.
Puedes aceptar nuestra política de cookies o elegir las cookies que deseas descargar en las opciones.