ieTeam Oficina Central
Parque Empresarial Zuatzu. Edificio Europa
Planta 5, Local 3
20018 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
(+34) 943 536 124

 

ieTeam Bizkaia
Palacio Larragoiti
Polígono Industrial Torrelarragoiti, s/n - 1ª Planta
48170 Zamudio (Bizkaia)
(+34) 946 421 108

waitingforyou@ieteam.es

Twitter   Linkedin   Instagram  

Nazioartekotze hitzak aspaldi utzi zion arrotz izateari. Lehenagotik entzuna izango zenuen, baina duela urte batzuk hasi zen krisialdiarekin egingo zineten lagun ziurrenik. Nazioartekotzea (batzuek nahiago dute internazionalizazio) atzerriko multinazional handien gauza bat zela uste zenuen, urrutiko zerbait. Enpresa handi horiek, beraien ehundaka departamendu desberdinen artean, esportaziora eskainitako bat izan ohi dutela entzuna zenuen. Hara eta hona, mundu guztian zehar hiru, lau edo bost hizkuntzetan hitz egiten moldatzen diren komertzial sare bat dutelako beste herrialde batzuetan saltzea lortzen dutela uste zenuen. 

2008. urtean hasi zen krisialdiaren ondorioz ordea, ia espero gabe, zeu ere internazionalizatzen hasi zinen. Lasai aitortu dezakezu, zuk ez zenuen nahi, baina egoerak bultzatuta, eman behar izan zenuen pausoetako bat izan zen aurrera jarraitzea nahi bazenuen. Hasieran zaila izan zen: nondik hasi? Pixkanaka hastea erabaki zenuen (ondo egina!), eta gertuen zenituen ondoko herrialdeetara jo zenuen. Bezero potentzial izan zitezkeen enpresen bilaketari ekin zenion: zure hornitzaileetako batek erreferentziatutako enpresaren bat kontaktatu, nazioarteko feria batera bisita bat egiten ausartu, Internet bidez bilatutako enpresa batzuei deiak egin… eta hara! Lortu zenuen lehenengo atzerriko eskaria! Gainera, beldurra galdu eta martxa hartu zenion, eta gaur egun esportazioak zure enpresaren fakturazioaren % esanguratsu bat izatea lortu duzu. Zorionak, ez baita lan makala!

Baina… istorio hau ez bazaizu ezaguna egin, zaude lasai, hemen baikaude gu zuri laguntzeko. ieTeam-en hainbat izaera eta tamainetako enpresekin lan egiten dugu. Internazionalizazio sailean nazioartekotze maila desberdinetan aurkitzen diren enpresekin egiten dugu lan. Zure kasua gai hauetan esperientziarik ez duen enpresa batena bada, baina nazioartekotzearen garrantziaz ohartuta zerbait egiteko gogoz bazaude, hona hemen lehenengo pausoak ematen hasteko gomendio batzuk:

– Internazionalizazio plan zehatz bat, informazio praktikoa eskainiko dizuna.

– Merkatu azterketa praktiko bat, lehenengo kontaktuak egin eta merkatuaren errealitatea ezagutzen hasi ahal izateko.

– Nazioarteko feria batera bisita antolakuntza.

– Agenda komertzial bat atzerrian, aurrez identifikatutako bezero potentzialekin bildu eta ezagutzeko.

Zeure kabuz edo lagunduta, baina has zaitez lehenengo saiakerak egiten. Pixkanaka eta tentuz joanez gero, ez dago hanka sartze handirik egiterik. Irabazteko dituzun gauzak berriz, uste duzuna baino gehiago dira. It’s your time!