Lanpostu eskaintzak / ANALISTA PROGRAMATZAILEA

LagunAro, EPSV S.COOP
08/10/2020
Gipuzkoa

ANALISTA PROGRAMATZAILEA

LagunAro S.Coop. bazkide kooperatibistentzako gizarte-babeseko sistema bat da, Mondragon kooperatiba-mugimenduaren barruan sortua, eta mutualista eta onuradunei gizarte-laguntzako eta gizarte-aurreikuspeneko araubidea ematea du helburu. Gure garapen informatikoko sailak belaunaldi-aldaketa handia izan duenez, kooperatiba-proiektu egonkor batean sartu nahi duten pertsonak bilatzen ditugu, non parte-hartzea, autonomia eta hazkundea baitira gauzak egiteko gure moduaren funtsa. Zuzenean Informatika zuzendariaren menpe, profil honen xedea proiektu informatiko global eta konplexuak aztertu eta garatzea da, LagunAro osatzen duten kooperatiben beharrei erantzuteko. Horrez gain, lanpostuaren funtzioak honako hauek dira: - Proiektu informatikoen buru izatea eta/edo horietan parte hartzea, irtenbide egokiena definituz. - Bere ardurapean dituen prozesuak zaintzeaz arduratzea, optimizatzeko. - Metodologia informatikoak ezagutzea eta betetzea. - Erabiltzaileen eta bezeroen beharrei erantzutea eta horiek kudeatzea. - Informatikaren arloan joera berriak ikertzea eta horien berri izatea.

Sektorea

Zerbitzuak

Enpresaren arloa

Informatika

Ikasketak

Informatikan ikasketa teknikoak dituen pertsona bat behar dugu.

Esperientzia

2 urte eta 3 urteren artean

Idiomas

Euskara Ertaina (B2)

Ingelesa Ertaina (B2)

Configuración de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para obtener datos estadísticos de la navegación de nuestros usuarios y mejorar nuestros servicios.
Puedes aceptar nuestra política de cookies o elegir las cookies que deseas descargar en las opciones.